1.Tailerra: Kartografia



Lehenik eta behin...

Nola egiten diozu aurre ikerketaria?

Ikerketari egia esan nahiko interes handiarekin eman diot hasiera, herramienta oso aberatsa dela uste dut. Baina onartu behar dut beldur piskat badaukatela, material eta gai berriak direlako niretzat. Honen aurrean ikaskideekin eta irakaslearekin hitzegin dugu taldeka, lan egiteko ideak asko argituz. Azkenik nahiko argi gelditu zaigu lanaren eginbehar eta helburua, orain gogo handiagoz hartu dut lana.

Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?

-Nola ikasten dut?

-Noiz ikasten dut?

-Zer ikasten dut?

-Zeinekin ikasten dut?

-Ikasten dudan guztia baliagarria da?

-Non ikasten dut?

-Bizitza osoan zehar ikasten gaude?

-Nola eramango dut aurrera ikerketa?

-jendeak nola ikasten ote du? Desberdintasun handiak egongo dira gelakideen ikasteko moduaren artean?


Zeintzuk izan daitezke zure erronkak?

Lehenik eta behin erronka nagusia lana aurrera bere osotasunean eramatea da, hasierako zalantzak argituz; nire ikasteko moduak argi azalduz eta erreflejatuz.


Zer gehitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?

Ikerketa-tailerrari, nik bizitako esperientziak, gauza berriak ikasteko gogoa gehitu diezaioket; lehenik, hobetzen eta ikasten jarraitzeko gogoa.



Zer espero duzu ikastea?

Lan honekin nire etorkizuneko ikasleen ikasketa bizitza markatuko dien faktore ezberdinak ulertzea espero dut, honela ikasleak ulertu eta irakasle hobea izatea lortu dut. Bertan hainbat faktore pertsonal dauden arren, amankomunean denok ditugun faktoreak ulertu ahal izango ditut.


0. ETAPA. DATUAK JASO

Irakasleak kartografiaren gaia aurkeztu zuenean, nahiko lan zaila zela pentsatu genuen gure taldean. Gehienbat inoiz landu ez dugun formatu batean lan egin behar genuelako, lan egin beharreko herramienta berriak ezagutu eta menderatu behar genituen eta. Lehenik eta behin, "Nola ikasten dut?" galderari erantzun behar genion, honi erantzuteko hainbat datu eta informazio bildu behar izan dugu. Horretarako informazioa formatu desberdinetan bildu behar izan ditugu, hau da, argazki,abesti,liburu...

Ebidentzi hauek bilatzeko orduan talde lanean hasi ginen, denon artean ideia zabalagoak aurkitzeko helburuarekin. Behin denon ikuspuntuan ezagutu genituela bakarkako lanari ekin genion, horretarako bakoitzak bere informazioa bilatzen hasi zen. Nik gehienbat argazkiak bildu nituen,famili eta lagunenak, txikitatik bizi ditudan bizipenak beraikin banatu baititut.



















Ikerketa fase honen ondorioz, nire bizitzako ikasketa prozesuan hainbat pertsonen laguntza izan dudala ikusi dut. Azken finean pertsona hauek izan baitira orain dakitena eta naizena eraikitzen lagundu didatenak.


1.ETAPA. DATUAK ANALIZATU


Klasean gure taldekidekin bildu ginen eta elkarrizketa bat mantendu genuen gure ikaskuntza prozesuaren inguruan. Elkarrizketa hori mantentzeko zenbait galdera proposatu ziren:


• Nola ikasten duzu zure egunerokotasunean, alegia, egoera arruntetan?

• Zerk definitzen du zure bizitzan ikaskuntza egoera esanguratsua edo erreala?

• Nola igarotzen eta interaktuatzen dute ikasteko era hauek?

• Zein da bestearen papera ikasteko esperientzia hauetan?

• Zein da informazioaren eta komunikazioaren teknologien papera ikasteko era hauetan?

• Zerk eragiten du zure ikaskuntza prozesuan?


Hasier batean beste talde batekin elkartu ginen, honela gure taldekoak ez diren beste ikuspuntu batzuk ere ezagutzeko. Denon artean aurreko galderen inguruan hitz egiten egon ginen denbora luzez, bakoitzak bere ikuspuntu eta iritzia emanez. Bakoitzaren ideak entzun ondoren ondorio nagusi batera iritsi ginen, bakoitzak bere ikasteko modu pertsonala duela, hau da, bakoitzak bere erara ikasten duela.

Horrez gain,denon artean beste hainbat ondorio ere atera genituen. Azpimarratu genuen bizitza guztian zehar ikasten jardueten dugula, hau da, ikastea ez dela liburuekin eginiko ekintza besterik ez. Kasu askotan lagun eta familiarekin liburuekin baina gauza inportanteagoak ikasten ditugula ondorioztatu genuen, gainera gure ingurumena kontuan hartu behar den ezaugarri garrantzitsu bat dela ere esan genuen. Azkenik denon artean ondorioztatu genuen beste faktore bat, teknologi berrien erabilpena izan zen. Azken urte hauetan geroz eta gehiago erabiltzen baitira ikasteko garaian, esan dezakegu gaur egungo hezkuntza teknologi berrietan oinarritzen dela. Gainera nire kasuan txikitatik landu dut ikasteko modu hau, ikastolan ere piskana teknologi berrien erabilpenak bultzatu baizituzten. Adibidez orain normaltzat hartzen dugu ordenagailuak erabiltzea ikasteko garaian, edo aurkezpenak egiterako momentuan Power Point-aren erabilpena ere oso ohikoa bilakatu da.

Laburbilduz ikasterako garaian bakoitzak bere modu pertsonala duela ondorioztatu genuen, gainera gure ingurumenaren eta teknologi berrien garrantzia azpimarratu genituen.


2.ETAPA. DATUAK ANTOLATU


Datuak antolatzeko orduan, hainbat faktoreen ondorioz formatu elektronikoa erabiltzea erabaki nuen. Lehenik eta behin, eskulanetan oso trebea ez naizelako, hau da, kartografia formatu digitalean txukunago geldituko zelakoan. Bestetik aurretik aipatu bezala teknologi berrien garrantzia azpimarratzeko, nire ustetan aurrerantzean lan guztiak formatu teknologikoan oinarrituko baitira. Eta azkenik datuak biltzeko garaian datu gehienak argazki formatuan nituela ohartu nintzen, ondorioz formatu digitala aukeratu nuen nire ideak bertan ondo txertatu ahal izateko. Honen guztiaren ondorioz Prezy programa erabiltzea erabaki nuen kartografia egiteko, nik nituen datuak modu egokian txertatzeko aukera ematen zidalako.


3. ETAPA. AURKIKUNTZAK AURKEZTU

Lehen aipatu bezala nire kartografia egiteko Prezy programa erabili dut, bertan nire ikasteko prozesuan oso garrantzitsuak izan diren euskarriak azpimarratu ditut. Modu desberdinetan izan arren uste dut familia, lagunak, eskola eta kirola izan direla gehien bideratu nauten pertsonak.




Lehenik eta behin familia azpimarratuko nuke, beraik baitira ni orain nolako naizeraren arrazoi nagusia. Beraiek transmititu dizkidate ain garrantzitsuak diren baloreak, eta ikastearen garrantzia txertatu didatena. Beraz nire ikasteko prozesuaren alderdirik garrantzitsuena dela uste dut.



Bestetik nire ikasteko prozesuan garrantzi handia izan dutena lagunak izan dira, gehienak txikitatik ezagutzen baititut. Hortaz beraiekin pasa ditut ikasteko prozesu gehienak.


Aipaturiko pertsonez gain bere biziko garrantzia izango dute ikasteko prozesuan igaro ditudan eskola desberdiak, hau da, Santo Tomas Lizeoa eta Donostiako Magisteritza. Bertan eman ditut ikasteko prozesu desberdinak, orain dakiten guztia honi eskertuz.


Azkenik nire ikasteko prozesuan kirolaren garrantzia azpimarratu nahiko nuke, bai jokalari moduan eta baita entrenatzaile moduan ere. Bertan nire ustetan oso garrantzitsuak dire hainbat balore transmititzen baitita, esate baterako talde lana edo errespetua. Txikitatik ibili naiz kirolaren munduan, beraz garrantzi handi duela uste dut nire prozesuan.



Lan honi amaiera emateko, honen garrantzia aipatuko nuke. Beti ere gure bizitzako gauzak nundik ikasi ditugun gogoan izan behar dugulako, gainera nire ikasteko prozesuak jarraitzen duela ohartzeko balio izan dit.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina